Eskolarteko ziklo-kros lasterketak 120 txirrindulari batu ditu Gizaburuagan
7 urtetik 14 urte bitarteko txirrindulariak hartu zuten parte proban, sei mailatan banatuta. Basa handia egin zen udaletxe osteko zirkuituan, eta moztu egin zuten apur batGizaburuagako udaletxe osteko zelaia txirrindulariz bete zen domeka goizean. Bizk...
7 urtetik 14 urte bitarteko txirrindulariak hartu zuten parte proban, sei mailatan banatuta. Basa handia egin zen udaletxe osteko zirkuituan, eta moztu egin zuten apur bat
Gizaburuagako udaletxe osteko zelaia txirrindulariz bete zen domeka goizean. Bizkai osotik ailegatutako 120 txirrindularik hartu zuten parte Lekeitialde Txirrindulari Elkarteak eta Gizaburuagako Udalak antolatutako Eskolarteko I. Ziklo-kros lasterketan.7 urtetik 14 urte bitarteko txirrindulariek hartu zuten parte ziklo-kros proban, sei mailatan banatuta. Batez ere, Gizaburuagako udaletxe ostean burutu zen proba, baina, bidegorrian zehar ere ibili ziren nagusienak. Txikienek 600 metroko zirkuitua egin zuten, eta nagusiagoek, berriz, 1.200 metrokoa.
Basa zirkuituan
Euririk ez zuten izan, bai, ordea, basa ugari. Gainera, parte hartzaileak zirkuitua osatzen joan ahala basa gehituz zihoan, eta beraz, azkenean, zirkuitua apur bat moztu egin behar izan zutela azaldu dute Lekeitialde Txirrindulari Elkartekoek.
Saihestu ezineko basa alde batera utzita, «pozik» agertu dira antolatzaileak Lea-Artibain egin den eskolarteko lehenengo ziklo-kros probak izandako erantzunagaz. «Federaziokoak ere bertan egon ziren, eta gustura geratu ziren emaitzagaz», azaldu dute antolatzaileek. Beraz, federazioak lagunduz gero, hurrengo urteetan ere antolatzen jarraitzeko asmoa dutela nabarmendu dute.
Beste alde batetik, Gizaburuagako herritarrek eskainitako «laguntasun handia» eskertu dute, bai eta ere Lekeitioko gurasoek emandakoa.