Garazi Sampedro eta Julen Aranguena izan dira lehenak Kalamua igotzen
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta, bederatzigarren mendi lasterketa lehiatu zen zapatuan, Etxebarritik Kalamua mendira. 34 korrikalarik hartu zuten parteZapatu goizean lehiatu zen Etxebarrian IX. Kalamura igoera. 34 korrikalarik egin zuten aringa...
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta, bederatzigarren mendi lasterketa lehiatu zen zapatuan, Etxebarritik Kalamua mendira. 34 korrikalarik hartu zuten parte
Zapatu goizean lehiatu zen Etxebarrian IX. Kalamura igoera. 34 korrikalarik egin zuten aringa-aringa Olaia aurretik Kalamua mendiaren tontorreraino; zegoen eguraldiagaz, antolatzaileek espero zutena baino gehiago.Urtero modura, giro onean lehiatu zen Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatzen duen proba. Dortsalak Olaia aurrean hartu eta gogoz atera ziren partaideak Kalamuarantz. Behe laino handia aurkitu zuten tontorrean, eta bateren bat nahastu ere egin zela jakitera eman dute antolatzaileek. Izan ere, betiko modura, bidean seinaleak jarrita zeuden arren, aurrean zegoena besterik ez zuen ikusten uzten behe laino zarratuak.
Oinezko asko
Tontorrera ailegatzen lehenengoak Julen Aranguena eta Garazi Sampedro izan ziren. Horietaz gainera, herriko lehenengoa ere saritu zuten Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek: Lurdes Txurruka.
Proba amaieran, dutxa hartu eta mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, eta gero banatu zituzten sariak.
Korrikalariez gain, oinezko askok egin zuen bai eta ere Kalamuarako ibilbidea. Txalo artean hartu zituzten parte hartzaileak, egindako ahalegina eskertuz.