Txiki Parka, umeentzako zerbitzu publikoa
Gutun honen bitartez, Gernika-Lumoko udaletxean erabakiak hartzen dituzuen gure ordezkari politikoei bi eskaera egin nahi dizkizuegu:Alde batetik, Txiki Parkaren kudeaketa publikoa izatea; beste alde batetik, proiektu berri hori era parte hartzaile bat...
Alde batetik, Txiki Parkaren kudeaketa publikoa izatea; beste alde batetik, proiektu berri hori era parte hartzaile batean definitzea.
Danok dakigu Gernika-Lumok ez duela txikientzako zerbitzu publikorik, eta horren beharra nabarmena dela.
Gure inguruko herri gehienetan bezala, gurean ere ludoteka publiko bat behar dugu, adin desberdinentzako, espazio egoki batekin eta antolatutako ekimenekin zein jolas librerako espazioa izango duena.
Badakigu maiatzean Txiki Parka kudeatzeko kontratua amaituko dela, eta, hori aprobetxatuta, Pasileku Parte Hartze Prozesuan adostu zena betetzea eskatzen dugu.
Aurreko udalbatzarrean, gaia aurkeztu zuten, baina mahai gainean geratu zen, bozkatu barik.
Martxoan berriro aztertuko zenutela esan zenuten, eta, horregatik, gutun honen bidez, Pasealekuan dagoen espazio publiko hori, udal zerbitzu publikoa bihurtu dezagun eskatzen dugu.
Zeuon guztion esfortzua eskertuz, Ainhoa Uribarri Garde, Gernika-Lumoko 89 gurasoren izenean.