Erauskinen zaldia nagusitu da Aulestiko probetan
Iaz bezala, aurten ere, Mañuko Erauskinek lortu du Aulestiko zaldi-mando probetako manta etxera eramatea, haren zaldiak 82 untze eginda. Lea-Artibaiko sari nagusia, berriz, Maider Uriarte aulestiarrak jaso du, 78 untze, 1/4, 4 metro eta 24 zentimetrok...
Lau egunetan dozena bat zaldi izan dira Aulestiko probalekuan beraien arteko norgehiagokan, baina, azkenean ere, ezin izan du inork Erauskinek ezarritako marka gainditu. Barikuan hasi eta astelehenean bukatutako probetako markarik onenak lehen eta azken egunean egin zituzten Erauskinen eta Uriarteren zaldiek, hurrenez hurren.
Egindako lan horri esker, Erauskinek 800 euro, Aulestiko Udalaren manta eta Urdakik emandako urdaiazpiko eder bat jaso zuen, eta Uriartek, berriz, 200 euro, Ibetarrik emandako manta eta txanpan botila bi.