Irakurle txokoak izango dira asteon, Bermeon eta Ean
Hileko hirugarren eguena da bihar, eta ohi legez, irakurleen txokoaren saio berri bat egingo dute 18:30etik 20:15era Bermeoko udal liburutegian.Oraingoan, Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburua izango dute hizpide liburutegian biltzen direnek.Post...
Oraingoan, Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburua izango dute hizpide liburutegian biltzen direnek.
Post-it bizitzak liburuko «bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batez ere, bizitza horietako protagonistek badaukatelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are gehiago, aldez aurretik markatuta zeudela badakitelako. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute.
Txoriak kolpeka, Ean
Eako irakurle txokoa, bestalde, barikuan izango da. Kasu horretan, 19:30ean jarri dute hitzordua, Eskolondon.
Bernardo Atxagaren Txoriak kolpeka liburuaz ariko dira irakurleen txokoko saio horretan. Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute Atxagaren liburu horrek.