Korrikagaz bat egin dute Busturialdeko txikienek ere

Hemeretzigarren Korrikagaz bat egin zuten atzo ikastetxeetako umeek ere. 10:30ean hasi zen Gernika-Lumon. Seber Altube ikastola izan zen lehena lekukoa hartzen, eta, ibilbidean, lekukoa eskuz esku eta eskolaz eskola ibili zen Gernikako kaleetan. Foru p...

Hemeretzigarren Korrikagaz bat egin zuten atzo ikastetxeetako umeek ere. 10:30ean hasi zen Gernika-Lumon. Seber Altube ikastola izan zen lehena lekukoa hartzen, eta, ibilbidean, lekukoa eskuz esku eta eskolaz eskola ibili zen Gernikako kaleetan. Foru plazan eman zioten hasiera, eta bertan amaitu. Bukatutakoan, bertsoak kantatu zituzten ikastetxeetako ikasleek.

Bermeon ere 10:30ean hasi zuten Korrika Txikia, baina, euria zela medio, Eleizalde ikastolako DBHko ikasle batzuek bakarrik egin zuten. Ondorioz, ikasleek egin beharreko ibilbidea aurrekoetakoa baino laburragoa izan zen atzokoan.

Mundakan, berriz, arratsaldean egin zuten Korrika Txikia. 15:00etan hasi zuten ibilbidea eskolatik. Txorrokopuntara joan ziren, handik Talara, Arraun Elkartera, eta plazan amaitu zuten lasterketa.