Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre presoa etxeratzeko eskatuko dute Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/03/25
Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarra “lehenbailen etxeratzeko” eskatuko dute zapatuan [martxoak 28] Ondarroan egingo duten manifestazioan. Berandu baino lehen, preso gaixo larriak etxera lemapean Alamedatik irtengo du manifestazioak, 13:00etan. Manifestazioa Iparra Galdu Baik plataformak deituta egingo baldin bada ere, hainbat norbanakok ere euren babesa eman diote. “Hasiera batean Lea-Artibai mailako deialdi bat egitea zen gure asmoa, baina azkenean dei zabal bat bihurtu da”, azaldu du Ane Miren Barrenetxea Iparra Galdu Baik plataformako kideak.
Manifestaziorako deialdia

Ondarroako hainbat herritarrek zapatuko manifestaziorako deialdia egin dute

Manifestazioak, hain zuzen ere, azken hiru asteotan plataformak abian jarritako gutun bidalketa kanpainari amaiera emango dio. “Ibonen egoera estutzen ari zela ikusita, alarma piztu, eta gutun kanpaina abian jartzea erabaki genuen. Kanpaina Lea-Artibai mailan egiteko asmoa genuen, baina sare sozialen bidez berria azkar zabaldu da, eta Euskal Herri mailan ez eze, Madriletik ere jende taldeak euren kabuz hasi dira gutunak batu eta bidaltzen”. Iparra Galduk Baik plataformako kideak, egia esan, harrituta daude kanpainak izan duen dimentsioagaz. Konturatu gabe, hainbat herri eta auzoetan gutun asko batu direla nabarmendu dute. “Musutruk egin duten beharra benetan eskertu eta aurrerantzean ere, gurekin batera elkarlanean gauzak egitera animatu nahi ditugu”. Oro har, 5.000 atxikimendutik gora jaso dira, eta astea amaitzerako, oraindik ere gehiago batzea espero dute. Bihar [martxoak 26] iluntzean, esate baterako, Markina-Xemeinen eta Donostiako Antigua auzoan gutunak sinatzeko mahaiak ipiniko dira.
Ane Miren Barrenetxea eta Gotzon Iparragirre, Iparra Galdu Baik plaformako kideak

Ane Miren Barrenetxea eta Gotzon Iparragirre, Iparra Galdu Baik plaformako kideak

2014ko martxoaren 7an atxilotu eta berriro espetxeratu zutenez geroztik, larriki gaixorik dagoen presoaren osasunak izan duen gainbeheraren eta espetxealdian izan dituen gorabeheren berri ere eman du, besteak beste, Gotzon Iparragirre Ibonen anaiak eta plataformako kideak. Gaixotasun sendaezina du ondarrutarrak; oso garatua eta larria den 3C estadioko Hiesa du. Gaixotasunak berak, gainera, hainbat ondorio eragin dizkio. Batez ere, buruari eta bere izateari eragin dioten arazoak dituela azpimarratu du haren anaiak. “Arazo kognitiboak eragiten dizkion leukoentzefalopatia bat du. Horren ondorioz, prozesuak garatzeko gaitasuna mugatua du, esaterako. Ikusmena ere asko galdu du, eta orain momentuan ezin du irakurri”. Urtebetetan 10 kilo galdu ditu, eta bere defentsek ere nabarmen behera egin dute espetxean daraman denboran. Iaz 500 inguruan zituen eta orain 150 inguruan ditu (pertsona osasuntsu batek 1.500-2.000 inguruan izaten ditu defentsak). Defentsak jaisteaz gain, karga birala ere asko igo zaiola ere aipatu du haren anaiak. Senideak ez eze, presoa bera ere bere osasun egoeragaz oso arduratuta dago. “Erabat ahulduta dago orain momentuan, infekzioen menpe. Bere gorputzak infekzioei aurre egiteko ez du nahikoa defentsarik. Defentsak 500etik behera daudenean, egoera kritiko batean sartzen da pertsona. Ibon bera ere bere osasun egoeraz jakitun dago. Zerbait gerta liokeen beldur da, eta egunero gutxienez behin deitzen hasi da. Ez duen deitzen egunean zerbait gertatu zaiola esan nahiko du. Hortxe egoeran dago.” Ane Miren Barrenetxea eta Gotzon Iparragirre, Iparra Galdu Baik plaformako kideak Horrez gain, konfiantzazko medikuak ematen dizkion sendagairik hartzeko aukerarik ez du eduki urte osoan. Urtebete eta gero, astelehenean [martxoak 23] eman zizkioten sendagaiak. “Urtebetean ez diote betidanik hartu izan duen tratamendua hartzen utzi. Erretrobirusen kontrako sendagaiak hartzera derrigortu nahi zuten”. Azken urtean, gainera, azterketa medikuak gutxitu egin direla salatu dute senideek. “Etxe kartzelan zegoela hiru hilabetero analisi klinikoak eta sei hilabetero eskaner bat egiten zioten. Orain, ostera, analisiak ez dizkiote hain maiz egiten, eta azken eskanerra egin zietenetik ere zortzi hilabete pasa dira”. Ane Miren Barrenetxea eta Gotzon Iparragirre, Iparra Galdu Baik plaformako kideak Azken hamabi hilabeteotan Basauriko, Navalcarneroko eta Alcala Mecoko espetxeetan egon da preso ondarrutarra. Tarte horretan, lau jipoi, lapurretak eta hainbat eraso jasan dituela aitortu du presoaren anaiak. “Alcala Mecon, gainera, mehatxuak, irainak eta lapurretak ere jasan ditu. Bertan bizitzen ari den egoera bortitzari erantzun bat emateko erabaki genuen gutun bidalketa egitea”. Azken asteotako modulu aldaketa eta gero, presoa zer edo zer lasaiago ikusten dutela jakitera eman dute haren senideek. “6. moduluan gertatzen hari zitzaion guztia eta gero, zerbait gerta liokeen beldur zen”.
Gotzon Iparragirre, Iparra Galdu Baik plataformako kidea

Gotzon Iparragirre, Iparra Galdu Baik plataformako kidea

Esparru jurikoari dagokionez, Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzarako epaileak iraila bukaeran emandako erabakiak bere horretan jarraitzen duela azpimarratu dute haren senideek. “Ibonek gaixotasun larri bat duela onartu baldin badu ere, bigarren graduan jarraitzen du. Kartzelan mantentzea erabaki dute, euren ustez, erakundeagaz oraindik ere lotura duelako, jarrera desegokia eta ez duelako inolako damurik erakutsi”. Castro epaileak hartutako erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuten, eta sei hilabete beranduago erantzunik gabe jarraitzen dute.   HERRIZ HERRI JASOTAKO GUTUN KOPURUA
  • Ondarroa: 1.093
  • Lekeitio: 300
  • Mutriku: 110
  • Bermeo: 240
  • Elizondo: 270
  • Elgorri: 260
  • Irun: 250
  • Donostia (Egia auzoa): 300
  • Lezo: 210
  • Zarautz: 175
  • Orereta: 35
  • Zestoa: 60
  • Errezil: 30
  • Hernani: 360
  • Bilbo (Indautxu): 360
  • Bilbo (Alde Zaharra): 171
  • Bilbo (Santutxu): 120
  • Bilbo (Uribarri): 75
  • Oiartzun: 150
  • Deba: 300
  • Mungia: 90
  • Madril: 90
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.