Lekeitioko alkateak eta zinegotziek gastu guztiak erakutsi dituzte osoko bilkuran

Lekeitioko alkatea eta zinegotziak.

Lekeitioko alkatea eta zinegotziak. Argazkia: Lekeitioko Udala

2014 urtean Kode Etikoa onartu zuen Lekeitioko Udalak, eta beraz, alkate eta zinegotzien gastuen jarraipen zorrotza egiten dute. Ustelkeria praktikak udaletxetik kanporatzeko tresna dela dio udalak. Alkateak, ordezkaritza lanetan egindako bidaien 43,17 euroko teleordainketa kostua aurkeztu du, bai eta Zaragozan egin zen Citta Slow bilerako 207,41 euroko gastuak ere. Liberatutako zinegotziak berriz, 201,80 euroko kostua aurkeztu du, ordezkaritza lanetan egindako bidaiakgatik, eta Biomasa jardunaldietarako izen emateko gastuen 50 euroko gastua ere justifikatu du. Telefono mugikorreko kostuak ere aurkeztu dituzte. Bien artean 6 hilabetetan 79,02 eurotako faktura erakutsi dute.

Gastu publikoa

Bestalde, gastu publikoa murriztea lortu dutela ere azaldu du udalak. «Aurreko agintaldiagaz  alderatuta, alkatearen soldata %51 jaitsi dugu eta alkateordearena %27. Dietetan %85 jaitsi ditugu gastuak eta hauen kontrolerako bideak ezarri ditugu». Era berean, telefonoan %74 aurreztu dutela nabarmendu dute.