Zehatz esateko, urrezko bi domina, zilarrezko lau eta brontzezko beste lau domina lortu zituzten Mutrikuko Musika Eskolako ikasleek. Urtero egin modura, joan den hilean ospatu zen Andoaingo musika jaialdia. Horretan, Mutrikuko Udal Musika Eskolako hamar ikaslek parte hartu zuten: Evelina Dimitrova, Xuban Gorostola, Jon Galarraga, Marcos eta Josu Yurrita, Ane Rivas, Eider Esnaola, Laida Arreitunandia, Ane Benitez eta Araia OtaƱo.
Mutrikuko Udal Musika Eskolako ikasleak, Andoainen lortutakoak eskuan dituztela.
Lortutako dominak direla eta, Mutrikuko Udal Musika Eskolakoek ikasleak zoriondu nahi izan dituzte. “Ikasle batek, Irune Chacon, azken momentuan ezin izan zuen parte hartu aurreko astean eskua apurtu zuelako”, azaldu dute.