Lekeitiarrak oihalak margotzen Saretze Egunean. Argazkia: Lekeitioko Gure Esku Dago
Beterik dauzkaten oihalak erakutsi eta tutoreek euren oihalak jostunekin betetzeko bilgune izan zen joan den domekan Merkatu Plaza. Izan ere, ekainaren 21ean hiruburuetan osatuko diren hautestontzi erraldoiak egiteko prestatzen dabiltza Lekeition, eta lan hori lagunartean egiteko Saretze Eguna antolatu zuen Lekeitioko Gure Esku Dagok.
Lekeitiarrak osatu duten oihaletako bat erakusten.
Erantzun ona izan zuen Lekeitioko Gure Esku lantaldeak antolatutako hitzorduak. Hiru orduz luzatu zen lana. 11:30ean hasi eta 14:30era arte egon ziren ume, gazte eta helduak, buru-belarri, oihalak margotu eta josten. «Jende ugari bildu zen eta mezu eta irudi ugari ikusi ziren», azaldu du Goio Urkiaga lantaldeko kideak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.