Ozen eta indartsu, denok Korrika
19. Korrika orduan sartu zen Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean; beste behin ere, lekukoa eraman zuten guztiek kilometro bakoitza berezi egin zuten.Astelehen gauean eta martitzen goizaldean sartu zen 19. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura eta Bust...
19. Korrika orduan sartu zen Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean; beste behin ere, lekukoa eraman zuten guztiek kilometro bakoitza berezi egin zuten.
Astelehen gauean eta martitzen goizaldean sartu zen 19. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura eta Busturialdera. Beti bezala, giro ezin hobean igaro zen martxa herri eta auzoetatik barrena.Euria ari bazuen ere, euskararen aldeko lasterketak aurrera jarraitu zuen, tipi-tapa tipi-tapa; korrikalariek euriari eta hotzari irribarrea ahoan zutela aurre egin zieten. Gau freskoa euskaren aldeko aldarriak berotu zuen.
Furgoneta koloretsua aurretik zutela, atzetik jende andana batu zen. Ordu txikietan ere lekukoaren atzetik joan zirenak asko eta asko izan ziren. Beste behin ere, kilometro bakoitza berezia egin zuten lekukoa eraman duten guztiek. Denek ere, momentu hunkigarri eta ahaztezina bizi izan zuten.
Espero gabeko omenaldia
Lehen metroak egiten lehenak mutrikuarrak izan ziren. Mutriko Futbol Taldeko neska-mutilek debarren eskutik jaso dute lekukoa 1.087 kilometroan.
Gipuzkoako azken metroak eta Bizkaiko lehenak, ordea, LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAKO kideek egin zituzten. Argi gorri artean sartu ziren kazetariak Ondarroara.
Momentu hunkigarri asko bizi izan baziren ere, horietatik aipagarriena Lekeition egon zen. Eskolape inguruan Edurne Brou- ard orain arte Korrikaren koordinatzailea izandakoa jende artean aurkitu, eta hari omenaldi txiki bat egin zioten Korrikaren antolaketa taldeko kideek. Brouard lotsatu, eta furgonetan omenaldia egin nahi ziotenengandik ihesi ere hasi zen, baina azkenean, malko artean eta erabat hunkituta jaso zuen lekeitiarren eta Korrikaren antolatzaileen txalo zaparrada. Furgonetatik bertso bat eskaini eta larrosa gorri batzuk eman zizkioten. Antolatzaileak ere erabat hunkitu ziren, eta bat baino gehiago malko artean sartu zen furgoneta barrura.
Oro har, 19. Korrika giro onean eta indartsu igaro da. Eta bertokoek beste behin ere ondo erakutsi dute euskahaldunak direla.