Alkateak eta zinegotziek gastu guztiak erakutsi dituzte osoko bilkuran
Lekeitioko alkateak eta zinegotziek irailetik otsailera izan dituzten ordezkaritza eta protokolo gastuak erakutsi dituzte osoko bilkuran. 2014. urtean Kode Etikoa onartu zuen udalak, eta, beraz, alkate eta zinegotzien gastuen jarraipen zorrotza egiten ...
Alkateak ordezkaritza lanetan egindako bidaien 43,17 euroko teleordainketa kostua aurkeztu du, bai eta Zaragozan egin zen Citta Slow bilerako 207,41 euroko gastua ere. Liberatutako zinegotziak, berriz, 201,80 euroko kostua aurkeztu du, ordezkaritza lanetan egindako bidaiengatik, eta Biomasa jardunaldietarako izena emateko gastuen 50 euroko gastua ere justifikatu du.
Telefono mugikorreko kostuak ere aurkeztu dituzte. Bien artean 6 hilabetetan 79,02 euroko faktura erakutsi dute.
Bestalde, gastu publikoa murriztea lortu dutela ere azaldu du udalak. «Aurreko agintaldiagaz alderatuta, alkatearen soldata %51 jaitsi dugu eta alkateordearena %27. Dietetan %85 jaitsi ditugu gastuak eta hauen kontrolerako bideak ezarri ditugu». Era berean, telefonoan %74 aurreztu dutela nabarmendu dute.