Ariztondok azalpenak eman beharko ditu 'Antxustegi'-ren harira
EH Bilduk eskatuta, gaur goizean, Bizkaiko Batzar Nagusietan agerpena egin beharko du Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatuak. Hain zuzen ere, Antxustegi baxura ontziaren inguruko azalpenak eman beharko ditu.EH Bilduk zalantza...
EH Bilduk zalantzan jarri ditu Josune Ariztondok iaz egin zituen adierazpen batzuk. «Informazioa eskatu eta behar baino beranduago helarazi diguten informazioaren arabera, Batzar Nagusietan Ariztondok egin zituen baieztapen asko ez datoz bat».
Zalantza horien kontura eskatu dute gaurko Ariztondoren agerraldi publikoa. «Itsasontziaren gaineko informazioari buruzko, bertan gastatutako diruari buruzko eta hartan egindako mantenuari buruzko azalpen zehatzak ematea exijitzen dugu».
Berri pozgarria
Salba dezagun Antxustegi plataforma kideak pozik agertu dira berriagaz. «Arazoa lehenbailehen konpontzea nahi dugu. Egiak argitarata irtetzea besterik ez dugu eskatzen».
EH Bildu Antxustegi egurrezko ontzi ondarrutarra Bilboko Itsasadarren dagoen Itsas Museotik kentzeko erabakiaren aurka agertu da beti. Parlamentuak Eusko Jaurlaritzari Antxustegi itsasontziaren inguruko azterketa egiteko eskatuta dauka, eta momentuz, ez dute kenduko. «Itsas ondarea den legez; era berean, bere mantenua eta konponketak egin beharko ditu», adierazi dute EH Bilduko ordezkariek.