Etxerat-eko eta Jaiki Hadi elkarteko kideen atxiloketak salatu dituzte
Guardia Zibilak Etxerat-eko eta Jaiki Hadi elkarteko lau kide atxilotu zituen atzo, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar Etxerat-eko ordezkariak eta Fernando Arburua eta Oihana Barrios Jaiki Hadi elkarteko kideak atxilotu zituzten, hain zuzen ere.
Atxiloketa horiek salatzeko mobilizazioetarako deia egin zuten atzo arratsaldean Markina-Xemeinen eta Ondarroan, esaterako. Atxilotuak askatu! lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean.