Zapatuan egindako batzarrean jakin zuten herritarrek Jon Arriola eskuman dela maiatzaren 24an egingo diren udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia Berriaturako. 60 lagun inguru batu ziren bertan, eta, horiei eskerrak eman dizkie koalizioak. EH...
Zapatuan egindako batzarrean jakin zuten herritarrek Jon Arriola eskuman dela maiatzaren 24an egingo diren udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia Berriaturako. 60 lagun inguru batu ziren bertan, eta, horiei eskerrak eman dizkie koalizioak. EH Bilduko ordezkarien esanetan, ekitaldia «dotorea» izan zen eta, ostean, luntxa eduki zuten bertaratutakoek. «Berriketa eginez, goiza bukatzeko aukera ezin hobea izan zen. Berriatuko EH Bilduk udalean pasatuko dituen ondorengo lau urteetan ere, jendearen laguntasuna eta parte hartzea eskertuko ditu», aurreratu dute.