Umeentzako tailerrak antolatu dituzte Gernikako museoek
Gernika-Lumoko Bakearen Museoak eta Euskal Herria Museoak umeei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte Aste Santurako. Ikasleek, hartara, beste aisialdi aukera bat edukiko dute oporraldirako.Umeei zuzendutako koloniak antolatu ditu Bakearen Museoak, ap...
Umeei zuzendutako koloniak antolatu ditu Bakearen Museoak, apirilaren 7tik 10era. Umeek ondo pasatzeaz gain, errespetuan, elkarbizitzan eta interkulturalitatean heztea dute helburu nagusi. Bakearen Museoko koloniak 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat direla jakinarazi dute antolatzaileek. Goizez izango dira, 10:30etik 13:30era, eta euskaraz ariko direla zehaztu dute. Izena emateko edo informazio gehiagorako hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net helbidera idatzi daiteke.
Tailerrak, arratsaldez
Euskal Herria Museoak ere umeentzako eskaintza berezia dakar Aste Santurako. Bakearen Museoak bezala, apirilaren 7tik 10era izango dira umeei zuzendutako tailerrak. Dorretxeak, herri kirolak, euskal mitologia eta bando arteko gudak landuko dituzte, arratsaldez.
Euskal Herria Museoak jakitera eman duenez, tailer horiek ere 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat izango dira, eta parte hartu gura duenak museoan izena ematea ezinbestekoa izango du. Tailerrak 16:30ean hasi eta 18:00etan amaituko dira.