Gitarraz bakarrik lagunduta, urtebeteko kontzertu birari ekin dio Mikel Urdangarin musikariak. Kanta bat nola jaiotzen den erakutsi nahi du kontzertuotan zornotzarrak. Hala, hamazazpi urteko ibilbidean osatutako kantutegiko piezak eskainiko ditu saio h...
Gitarraz bakarrik lagunduta, urtebeteko kontzertu birari ekin dio Mikel Urdangarin musikariak. Kanta bat nola jaiotzen den erakutsi nahi du kontzertuotan zornotzarrak. Hala, hamazazpi urteko ibilbidean osatutako kantutegiko piezak eskainiko ditu saio horietan, baina abesti berriak ere txertatuko ditu errepertorioan; jaio ahala eta jaiotzen diren eran, amaitu barik. Kontzertu horietako bat bihar izango da, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan, 20:30ean. Sarrerak 10 euro balio ditu (7,5 euro bazkideen kasuan).