Sahelak kontainer-ontzi bat bidaliko du saharar errefuxiatuen kanpalekura
Sei tona janari batu dituzte, eta inkubagailu bi eta josteko makinak ere bidaliko dituzte beste hainbat gauzagaz batera. Kontainer-ontzia maiatzean bidali nahi dute SahararantzBi urtean bildutako janari, arropa, sendagai, pixoihal, konpresa, ume kotxe,...
Sei tona janari batu dituzte, eta inkubagailu bi eta josteko makinak ere bidaliko dituzte beste hainbat gauzagaz batera. Kontainer-ontzia maiatzean bidali nahi dute Sahararantz
Bi urtean bildutako janari, arropa, sendagai, pixoihal, konpresa, ume kotxe, olio, puzzle, josteko makina, inkubagailu, protesi eta bendak bidaliko ditu Lea-Artibaiko Sahelak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara. Orain arte janariak bidaltzeko karabanagaz bat egin dute, baina beste proiektu batzuk ere badituzte martxan, eta horiek aurrera jarraitzeko materiala ere bidali nahi dute oraingoan, kontainer-ontzi batean.Guztira sei tona janari batu ditu Sahelak. Markina-Xemeinen 760 kilo janari batu dituzte aurten, Lekeition ia 800 kilo, Ispasterren 580 kilo, Ean 170 kilo eta Aulestin 300 kilo.
Janariagaz gain, josteko makinak ere joango dira Sahararantz. Farsian dagoen emakumeen josteko tailerrari laguntzeko proi-ektu bat dute abian Ispasterren, eta josteko bost makina bidaliko dituzte bertara.
Makinekin batera, inkubagailu bi eta protesiak ere joango dira kontainer-ontzian, eta protesiek zauririk ez egiteko bendak ere lekua izango dute kaxetan. «Lekeitioko andreek eskuz egindakoak dira, kotoiagaz», azaldu dute. 200 biribilki prestatu dituzte Lekeitioko emakumeek Sahararako.
Umeen premiei begira ere, hainbat izango dira bidaliko dituzten elementuak. Jaioberrientzako arropak eta ume kotxe tolesgarriak, bai eta pixoihal tona bat ere. «Lekeitioko Ikastolak 500 puzzle ere eman ditu, eta ludotekarako materiala ere lortu dugu herritarrei esker».
Kontainerra maitzean bidali nahi dute Saharara, eta Dajla dute helburu. «Urrunen dagoen kanpalekua da, eta premia gehien duena», azaldu dute.
Esker oneko
Material gehiena kaxetan sartuta daukate Sahelako kideek, eta paletak osatzen dabiltza orain. Horiek guztiak sartu beharko dituzte gero, kontainer-ontzira. Horretarako, baina, herritarren laguntza beharko dutela nabarmendu dute Sahelako kideek. «Guk bakarrik ezin izango dugu».
Esker onez daude Sahelakoak. «Aurten janari asko bildu dugu», esan dute pozik, eta Erabil enpresak eta Lekeitioko kofradiak emandako laguntza nabarmendu dute, kaxak eta paletak eramateko orgak uztearren.
Gabonetako otzaratik, Santo Tomas eguneko tabernatik eta loteria salduaz lortu dute kontainer-ontzia bidali ahal izateko dirua. Hala ere justu-justu ibiliko dira, eta laguntza gehiago eskertuko dute.