Hans Christian Andersenen Ezkongaiak ipuina liburu bihurtuko dute.
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi berezia antolatu du aurten ere
Markina-Xemeingo herri bibliotekak. Hans Christian Andersen idazle ezagunak 210 urte beteko ditu apirilaren 2an eta bere eguna ospatzeko
Ezkongaiak ipuina liburu bihurtuko dute.
Hitzordua bibliotekan izango da bihar, martxoak 31 eta etzi, apirilak 1, 11:00etatik 14:00etara.
Paper, margo, artazi eta lagun artean ibiltzera gonbidatu dituzte ume, gazte eta helduak.