Geoparkeko arduradunek aditzera eman dutenez, Aste Santuan eta Pazko Astean nabarmen handituko da bisita gidatuen eskaintza.
Apirilaren 2tik 12ra, egunero, publiko zabalari zuzendutako era guztietako jarduerak eskainiko dira.
Mutrikuko,
Debako eta
Zumaiako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz, 33 proposamen aurkeztu dira: itsas irteerak, ibilbide gidatuak oinez, irteera geologikoak… denetik egiteko aukera egongo da datozen egunotan.
Saturraran hondartzako harkaitz beltza
Horietako batzuk, gainera, Mutrikun bertan egiteko aukera egongo da. Horiei buruzko informazio gehiago
Geoparkearen webgunean edota
Mutrikuko,
Debako eta
Zumaiako turismo bulegoetan eskura daiteke.
Honako bisita gidatuak egin daitezke Mutrikun eta inguruetan:
- Flyscharen ibilbidea (apirilak 2, 4, 6, 9 eta 11). Geoparkeko kostaldea ikuspegi geologikotik eta kulturaletik ezagutzeko aukera egongo da. Zumaia eta Mutriku artean joan-etorriko nabigazioa egingo da itsasoz.
- Nautilus, flyscheko fosilak (apirilak 2, 4, 9 eta 11). Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatzeko aukera egongo da. Besteak beste, bertako amonite fosilen bilduma ikusi ahal izango da. Ondoren, itsasontziz Saturraran aldera irtengo dute bisitariek, flysch beltza hurbilagotik ezagutzera.
- Zazpi hondartzak (apirilak 2, 4, 9 eta 11). Mutrikuko eta Saturrarango hondartza artean dagoen flysch beltzeko labarrak itsasontziz ikusi ahal izango dira.
- Karsteko zaporeak (apirilak 5). Mutrikuko Olatz bailara oinez bisitatzeko aukera egongo da. Tartean, Goienetxe euskal baserri tipikoa hurbiletik ezagutu ahal izango da.
- Mutriku marinela (apirilak 6). Euskaldunen itsas historia oinez eta itsasontziz ezagutzeko aukera egongo da.