Berdinketagaz bukatu dituzte asteburuko partidak bertokoek
FUTBOLA // Asteburuan berdinketa lortu dute hirugarren mailako Gernika eta Bermeo futbol taldeek. Hain zuzen, bina gol sartu dute Zamudiok eta Bermeok beraien arteko norgehiagokan, eta Gernikak eta Santurtzik, berriz, gol bana sartu diote elkarri. Aste...
FUTBOLA // Asteburuan berdinketa lortu dute hirugarren mailako Gernika eta Bermeo futbol taldeek. Hain zuzen, bina gol sartu dute Zamudiok eta Bermeok beraien arteko norgehiagokan, eta Gernikak eta Santurtzik, berriz, gol bana sartu diote elkarri. Aste Santuko partida izango da hurrengoa. Bermeok Balmaseda hartuko du bere zelaian, bihar, 20:00etan, eta Gernikak, berriz, Durangon jokatuko du etzi, 11:45ean, Cultural Deportiva Durangoren aurka.