Rodriguezek eta Kobeagak 3. eta 4. postuak lortu dituzte Linzan
Euskal Herriko Mushing Txapelketa jokatu dute asteburuan Linzan (Huesca, Aragoi), eta bertan izan dira, beste hainbatekin batera Iskander Rodriguez eta Iskander Kobeaga Busturialdeko musherrak ere. Biek ala biek gozatzea zuten helburu, eta hori eginda ...
Lehenengo hiruren artea sailkatu nahi zuen Rodriguezek Linzan, eta hala izan da, bai lera gainean zein eskiekin. Arratzuarrak azaldu duenez, eguraldi eskasaren ondorioz, parte hartzaile gutxiago hartu zituen txapelketak, eta ikuslegoa ere ez zen oso handia izan; hala ere, lasterketa «dibertigarria» izan da asteburukoa musherrarentzat. Eskiekin zertxobait hobeto egiteko asmoa bazuen ere, «gustura» da egindako lanagaz. Iaz, esaterako, bigarren egitea lortu zuen eskiekin.
Kobeagarentzat, berriz, elurretan lehiatzen zen lehen aldia izan da asteburukoa, eta, ez zuela «ezer egiterik» pentsatzen zuen arren, laugarren postua bereganatzea lortu zuen. «Lasterketan hirugarren joan nintzen, baina erorketa bat izan nuen, eta azkenean, laugarren bukatu nuen», azaldu du. Halaber, bai bera, bai eta txakurra ere «pozik» aritu ziren Linzako proban. Behin elurretan lehiatzea probatuta, datorren urtera begira, elurretan ibiltzeko gogotsu dagoela adierazi du.
Asteburuko lasterketagaz aurtengo denboraldia bukatu dute, eta orain, atsedena hartzeko unea iritsi zaie musherrei. Hala, datorren urtera begira, zein lasterketetan parte hartuko duten pentsatzen hasiko dira.