BERMEO // Saihesbideko lanak direla eta, gaur 08:00etatik 20:00etara, itxi egingo dute Landabaso industriagunerako sarbidea Sollubetik eta Bermeotik datozen ibilgailuentzat. Landabasora joan gura dutenek San Martindik joan beharko dute.
ONDARROA // Ondarrutar guztiek erabakitze eskubidearen alde «zer esan badutelako», gaur, 19:00etatik aurrera, Joste Egun berezia egingo da Etxelilan. Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, ekainaren 21ean San Mamesen hautetsontzi erraldoia osatuko dute...
Eider Uruburu santutxuarra eta Mendatako bizilaguna aske utzi zuten herenegun. Frantzian zeukaten preso, Fresnes espetxean.2014ko azaroan atxilotu zuten Uruburu, Parisen. Aletxu Zobaran bikotekideari egin behar zioten epaiketara joan zen Uruburu, Frant...
Apirileko etenaren ostean, maiatzeko galderak prest dauzka Gernika-Lumoko Berbalagunek. Oraingoan, gainera, kirol patronatuko langileek prestatutakoak erantzun beharko dituzte gernikarrek. Martxoan euskal kantekin lotutako galderak atera zituen Berbala...