Hilaren 8a bitartean, tren zerbitzua eten dute Muxika-Zornotza artean
Trenbidean lanak egin behar dituztela eta, Muxika eta Zornotza arteko tren zerbitzua eten egin dute apirilaren 8a bitartean. Hala, Bilbo-Bermeo arteko eguneko zerbitzuaren erabiltzaileek Zornotzako geralekuan hartu beharko dute autobusa.Gauez, Bilbo-Be...
Gauez, Bilbo-Bermeo tarteko bidaiariek ere Zornotzako geltokian hartu behar dute autobusa, eta Zornotzako geralekuko, Zugastietako eta Muxikako bidaiariek jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute.
Bermeo-Bilbo tartea egiten duen trenetako bidaiariek Lurgorrin hartu beharko dute autobusa Zornotzaraino; eta Lurgorriko, Muxikako eta Zugastietako bidaiariek Zornotzako gera- lekura eramango dituen autobusa hartuko dute.
Bermeo-Zornotza gaueko trenetako bidaiariek trenetik jaitsi eta autobusa hartu beharko dute Lurgorriko geltokiaren ondoan, eta Zornotzako geltokira eramango ditu.
Eta Lurgorriko, Muxikako eta Zugastietako bidaiariek Zornotzara eramango dituen autobusa hartu beharko dute.