«Ikuspegi eraldatzailea» duen lantaldea aukeratu du Bermeoko EH Bilduk
Bermeoko EH Bilduk udalerako hautagaiak aurkeztu zituen domekan. Idurre Bideguren alkategaiak aurkeztu zuen lantaldea. Hautagaiak «herrigintzari lotutakoak, euskaltzaleak, abertzaleak, ezkertiarrak, independentistak, giza eskubideak defendatzen dituzt...
Genero ikuspuntuari «garrantzia» eman gura izan diote. Hala, Bermeoko EH Bilduren zerrendako lehenengo hamarren artean, sei emakumeak dira, «emakumearen presentzia politikan beharrezkoa» dela iritzita.
Idurre Bideguren, Benito Ibarrolaza, Irune Ormaetxea, Naia Bilbao, Juan Karlos Agirre, Amaia Elorza, Aingeru Astui, Josune Barturen, Asier Larrauri, Agurtxu Artetxebarria, Arantza Ormaza, Bitor Uriarte, Ana Tere Bengoetxea, Zigor Uriondo, Rebeka Imatz, Paulino Yerga, Rosi Iturraspe, Jon Astarloa, Maite Ugarte eta Anabel Alegria dira, hurrenez hurren, Bermeoko EH Bilduren hautagaiak.
EH Bilgunea zabalik
Bestalde, Bermeoko EH Bilduk EH Bilgunea ireki du Lameran. Herritarrengandik eta mugimendu sozialengandik gertuago egoteko, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik. Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak ere bertan jaso daitezkeela azaldu dute.