Hamazazpi orduko egitaraua dakar Busturiko Gaztetxe Egunak olaia zabalondo
Busturiko Gazte Asanbladak Gaztetxe Eguna antolatu du apirilaren 11rako. Hainbat dira egun horretarako gazteek antolatu dituzten jarduerak, hain zuzen ere, hamazazpi orduko egitarau zabala antolatu dute.15:00etan hasiko da Gaztetxe Eguna, herri bazkari...
15:00etan hasiko da Gaztetxe Eguna, herri bazkariagaz. Ostean, txapelketetan parte hartzeko aukera edukiko dute bertaratutakoek; lehenengo mahai futbol txapelketa izango da, 17:00etan, eta ondoren, 18:30ean, ping-pong txapelketa.
Egitarau osoa Gaztetxean
20:00etan, aldiz, bertsoen txanda izango da. Eskualdeko bertsolariek parte hartuko dute bertso saioan. Azkenik, 21:30ean, musikak hartuko du lekua Otsozulo Gaztetxean. Primeros Auxilioss eta Pixontxis musika taldeak egongo dira agertokian, eta horien ostean, Bull disko jartzailearen musikagaz dantza egiteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek goizaldeko orduetara arte.
Orain arte, Gazte Eguna antolatu izan du Busturiko Gazte Asanbladak, eta egun horretako egitaraua Axpe auzoko zenbait lekutara zabaldu izan da azken bi urteetan. Aurten, baina, prestatu dituzten ekintza guztiak Axpeko Otsozulo Gaztetxean izango direla azaldu dute gazteek. Gaztetxea «konponduta, berrituta eta barrutik zein kanpotik margotuta» dago. Hala, Busturiko gazte proiektua gauzatzeko daukaten lokala erakutsi gura dute Gaztetxe Egunagaz.