Azken egunetako lapurretak salatuko dituzte herritarrek, elkarretaratzea eginez
2015ean 30 lapurreta baino gehiago gertatu dira Ondarroako komertzio ezberdinetan. Hori dela eta, merkatariek “aski da!” esan nahi dute, herritarren babesagaz. Elkarretaratzea eguaztenean [apirilak 15] izango da, 13:45ean, Alamedan. Merkatari eta ostalariez gain, herritarrei ere ekintzan parte hartzeko gonbitea egin nahi izan diete deitzaileek.