Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arizmendiarrieta omenduko dute bere jaiotzaren mendeurrenean

Markina-Xemein
2015/04/14
Jose Maria Arizmendiarrieta.

Jose Maria Arizmendiarrieta. Argazkia: arizmendiarrieta.org

On Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, hainbat ekintza egingo ditu Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeak. Bihar, apirilak 15, 18:00etan, D. Julian Olazabalagaren omenez oroigarria jarriko da ikastetxeko sarrera nagusian. Ondoren, 19:00etan, D. Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko HEMEN aldizkariaren aurkezpena egingo da Esperantza eraikineko enpresa aretoan: Arizmendiarrieta. Gaurko begiradak. Domekarako ere, apirilak 19, ekitaldi berezia prestatu dute. 11:00etan D. Jose Maria Arizmendiarrietaren omenezko meza ospatuko da Xemeingo elizan. Meza Bizkaiko gotzain Mario Icetak emango du, eta Xemein abesbatzak abestuko du bertan. 12:15ean, Barinagako San Pedro elizan emango du meza gotzainak, eta meza ostean, 13:00etan,  D. Jose Mariaren omenezko ekitaldia egingo da Barinagan. Markina-Xemeindik Barinagara joateko autobusak egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek.

Santu izateko bidean

Arrasateko Kooperatiben Mugimenduaren sortzailea, apaiz eta pentsalari bikaina izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta. Markina-Xemeingo Barinaga auzoko Iturbe baserrian jaio zen 1915eko apirilaren 22an eta 1976ko azaroaren 29an hil zen. Enpresaren kudeaketari buruzko kontzepzio aurrerakoi eta ausart baten bitartez Arizmendiarrietak eta bere giza taldeak abian jarri zuten industria azpiegitura garrantzitsua, mundu osora zabaldu dena. Barinagako apaizaren ibilbidea eta izaera kontuan hartuta, Arizmendiarrieta kanonizatzeko prozesua jarri zuten abian, 2006an talde sustatzaile batek, eta Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrenagaz bat eginez, kanonizatzea aurten izatea espero du Eskatzaile Batzordeak. Aukerak egon badaude, izan ere, bederatzi teologok osatutako talde batek erabateko adostasunarekin onartu berri du ideia eta Frantzisko aita santuak aurten bertan hartu dezake bere izendapena “beneragarri” modura. Arizmendiarrietaren kanonizazio prozesua ikertu duen teologo taldearen erabakia kardinalen komisiora joango da orain, eta Kardinalek teologoen erabakia babesten badute, aita santuaren aurrean aurkeztuko dute. Santuak izendatzeko ardura aita santuak berak dauka.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.