Iker MIntegia Elgoibarko Enduro proban
Martxoaren 15ean hasi zuten hainbat moto gidarik Enduroko Euskadiko Txapelketa Zallan. Bikain hasi zuen denboraldia Munitibarko Iker Mintegiak, lehenengo egitea lortu baitzuen Junior txapelketa mailan. Joan den asteburuan bigarren proba izan zuten jokoan Elgoibarren, eta orduan ere goreneko postua bereganatu zuen Lea-Artibaiko bizilagunak.
Hainbat orduz moto gainean aritu ziren 130 moto gidari baino gehiago domekako proban, eta, horien guztien artean, sailkapen orokorreko bederatzigarren postuan kokatu zen munitibartarra.
Joan den asteburukoa Euskadiko Txapelketako bigarren proba puntuagarria izan zen.