Gimnastika erritmikoko Bizkaiko txapelketan maila ona eman dute Xixilikoek
Bizkaiko taldeetako ordezkariak Bermeoko Arane kiroldegian lehiatu ziren domekan. Emandako erakustaldiagaz eta lortutako garaipenekin «pozik» agertu dira Xixiliko kideakDomekan lehiatu zuten Bizkaiko Gimnastika erritmikoko txapelketa Bermeoko Arane k...
Bizkaiko taldeetako ordezkariak Bermeoko Arane kiroldegian lehiatu ziren domekan. Emandako erakustaldiagaz eta lortutako garaipenekin «pozik» agertu dira Xixiliko kideak
Domekan lehiatu zuten Bizkaiko Gimnastika erritmikoko txapelketa Bermeoko Arane kiroldegian. Xixili etxeko taldeko kideekin batera, Leioako Sakoneta eta Bilboko Dana, Santutxu eta Ekilore taldeetako ordezkariak aritu ziren nor baino nor gehiago. Emaitza onak lortu zituzten Xixiliko ikasleek, hainbat maila eta kategoriatan zapaldu zuten-eta podiuma.Gazteen mailan, mazoen modalitatean, Amaia Landaburuk irabazi zuen, eta Maitane Begoña izan zen bigarrena. Izaskun Hormaetxeak ere lan ona egin zuen, eta bosgarren sailkatu zen.
Bestalde, umeen mailan, soketan, Garazi Aslak bigarren egin zuen, eta haren atzetik sailkatu zen Zaira Gonzalez.
Seniorretan bigarren postua lortu zuen Idoia Hormaetxeak; zintetan lehenengo egin baitzuen, eta mazoagaz eta pilotagaz bigarren.
Kadeteetan, berriz, xingolagaz laugarren egin zuen Naia Mendizabalek.
Ikuskizuna bertatik bertara ikusteko jende asko batu zen Bermeoko kiroldegian, eta Xixiliko kideak emandako erakustaldiarengatik eta lortutako emaitzengatik «pozik» daude.