Jendetza batu da Aulestin Mila Urkidiren omenaldian
Aulestiko eliza bete zuten herritarrek domeka arratsaldean duela urte batzuk zendu zen musika eskolako irakasle “kutuna” omentzeko. Hain zuzen ere, musika eskolako kideek Urkidiren senideei oroigarria eta loreak eman zizkieten, hark musika eskolan egindako behar eta lanketa danagatik. Horixe izan zen omenaldiko momenturik hunkigarriena.
Orkestrak, koruak eta bakarlari bik 20 bat abesti kantatu zituzten. Jendea oso pozik atera zen bertatik, eta kontzertuaren maila “altua” nabarmendu zuten.