
Lekeitioko eh bilduk abaroa jauergian egindako aurkezpena.
Batzar zabala deitu dute 19:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Udal programa herriratu eta maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten hautagaien zerrenda ezagutzera emango dute.
Herritarren ekarpenekin osatu dutela herri programa aurreratu du Lekeitioko EH Bilduk. Herri batzarrak egin dituzte eta herriko eragile ezberdinekin elkartu dira herritarren ekarpenak jasotzeko. “Azken lau hilabeteetan lantalde bat aritu da programa eratu eta ekarpenak txertatzen”, azaldu dute. Ekarpen asko izan dituztela ere zehaztu du alderdiak.
Herri programa jaso eta udal zerrenda ezagutzera gonbidatu dituzte herritarrak. Gainera, umezaintza zerbitzua ere jarriko dute.