Irakurleen Txokoak Lekeitiora egingo du irteera zapatuan
Bermeoko Irakurleen Txokoak ekimen berezia prestatu du hilabete honetarako. Hala, eguenean udal liburutegian bildu beharrean, zapaturako jarri dute hitzordua. Hain zuzen, Lekeitiora joango dira, han Miren Agur Meabe idazleagaz batzeko.Irakurleen Txokok...
Irakurleen Txokoko saio berri horretan Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren Bitsa eskuetan liburuaz mintzatuko dira. Jakinarazi dutenez, goizean abiatuko dira Lekeitiora, eta eguerdira arte Meabegaz izango dute solasaldia txokoko parte hartzaileek. Elkarregaz bazkaldu ostean, Bermeora bueltatuko dira.
Parte hartu gura duten herritar guztiek ezinbestekoa izango dute aurretiaz izena ematea. Udal liburutegian eman beharko da izena, eta bihar da horretarako azken eguna.