Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kultura eta Bakearen jardunaldiak gizarteratzeko apustua egin dute

Ikaskuntzarako eta elkarrizketarako esparruak ireki nahi ditu Gernika Gogoratuz-ek. Mahai ingurua egingo dute hilaren 21ean, Kolonbiako eta bertoko kasuak aztertzekoZenbaki borobila dakartzate aurten Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiek. 25. a...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/04/15

Ikaskuntzarako eta elkarrizketarako esparruak ireki nahi ditu Gernika Gogoratuz-ek. Mahai ingurua egingo dute hilaren 21ean, Kolonbiako eta bertoko kasuak aztertzeko

Zenbaki borobila dakartzate aurten Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiek. 25. aldia izango da, eta edukiak gizarteratzeko apustu sendoa egin du Gernika Gogoratuz-ek. «Jardunaldiak irekiak izango dira. Gaiak modu espezializatu batean aztertu arren, parte hartzea zabala izatea gura dugu. Jardualdiak gizarteratu nahi ditugu, eta horretarako, mahai ingurua egingo dugu hilaren 21ean, iluntzean», azaldu du Gernika Gogoratuz-eko kide Maria Oiangurenek.

Kolonbiako eta Euskal Herriko bake prozesuak aztertuko dituzte. Horretarako, bi herrialdeetan lan egin duten bi aditu ekarriko dituzte Gernika-Lumora: Fernando Cruz eta Joxean Rekondo. Biek ere ondo ezagutzen dute landu beharreko materia, eta elkarregaz aztertuko dituzte esperientziak.

Memoriaren ibilbideak du izenburu mahai inguruak, eta Elai-Alai aretoan izango da, 20:00etan.

25 urte

Apirilaren 23an eta 24an helduko diote programa akademikoari. Askatasuna, adierazpena eta esfera publikoa bakearen kulturarako. Hori dute goiburu aurtengo jardunaldiek, eta aurten 25 urte beteko dituzte. «Urte asko daramatzagu jardunaldi hauek antolatzen; 25 urte betetzea guretzat garrantzitsua da, eta orain arteko balorazioa ona da», esan du Oiangurenek.

Azken urteetan, gainera, formatua aldatu du Gernika Gogoratuz-ek. «Aurten ere tailerrak planteatu ditugu, ikasleen parte hartzea bultzatzeko». Hausnarketa egitera eraman gura dituzte ikasleak, kontzeptuak ulertzera, barneratzera eta proiektatzera. «Metodologia ezberdinen bitartez, parte hartze zuzena bilatu gura dugu, dinamika sozialetik bakegintzan lan egiteko».

Metodologiak

Process Work metodologia da aurten jarraituko dutena. Gilliam Emslie eskoziarrak emango ditu tailerrak. Process Work edo prozesuen psikologian nazioarteko aholkularia da Emslie, eta gatazken eta taldeko esku-hartzeen eraldatzeko prozesuak bideratzen aditua da. Tailer horretan Iñigo Retolazaren eta Alex Carrasosaren laguntza edukiko du.

Hilaren 23ko eta 24ako jardunaldietan parte hartu gura duenak www.gernikagogoratuz.org helbidean dauka horretarako aukera. Egitaraua ere han kontsultatu daiteke.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.