Kultura eta Euskara Batzordeak deitu dituzte biharko
BUSTURIA // Kultura eta Euskara batzordeen bilerak egingo dira bihar, Altamirako Kultur Etxean. Kultura Batzordea 19:00etan bilduko da. Antolatutako ekintzen balorazioa egingo dute, eta San Juan gauari buruz ariko dira. Euskara Batzordearen bilera 19:3...
BUSTURIA // Kultura eta Euskara batzordeen bilerak egingo dira bihar, Altamirako Kultur Etxean. Kultura Batzordea 19:00etan bilduko da. Antolatutako ekintzen balorazioa egingo dute, eta San Juan gauari buruz ariko dira. Euskara Batzordearen bilera 19:30ean hasiko da. 2015eko euskara planaren azalpen laburra emango dute, Eusliderrak tailerraren jarraipenaz ariko dira, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena lantzeko proposamena azalduko da, Korrikaren balorazioa egingo dute eta Euskeraz Olgetan kanpainari buruz ariko dira.