Txirrindulari asko Bizikleta Egunean
Domekan egin zuten Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatzen duten Bizikleta Eguna. Aurtengoa, ekimen horren laugarren urtea izan da, eta antolatzaileak «oso pozik» daude erantzunagaz. Izan ere, inoiz baino tx...

Domekan egin zuten Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatzen duten Bizikleta Eguna. Aurtengoa, ekimen horren laugarren urtea izan da, eta antolatzaileak «oso pozik» daude erantzunagaz. Izan ere, inoiz baino txirrindulari gehiago animatu dira parte hartzera. Umeak izan ziren goizeko lehenengo protagonistak: 70 inguru izan ziren ginkanan parte hartzera animatu zirenak. Ondoren, txirrinduak hartu eta pedalei eragiteko tartea eduki zuten ume zein nagusiek. Herriko kaleak zeharkatu zituzten, 7,5 kilometroko ibilbidea eginez. 140 txirrindulari baino gehiagok egin zuten IV. Bizikleta Eguneko ibilbidea. Aurtengo parte hartzea kontuan izanda, datorren urtera begira «data bera mantentzeko» ahalegina egingo dutela azaldu dute antolatzaileek.