Bihar [apirilak 17] Euskal Herriko bertso txapelketako bost bertsolari onenetakoekin gozatzeko aukera egongo da Ondarroan. Sarrerak aurretiaz salgai daude Anaitasunan eta Kulixkan, 7 euroren truke.
20:00etatik aurrera Kalare Deuna Kofradian egingo den Elkartasun bertso saioan izango da Amets Arzallus Euskal Herriko bertsolarien txapelketako irabazlea. Berarekin batera oholtza gainera igoko dira Miren Amuriza berriztarra, Sustrai Colina urruñarra, Arkaitz Estiballes galkaoztarra eta Fredi Paia algortarra.
Denek ere maila ona erakutsiko dute kofradiako oholtza gainean, eta bertara hurbiltzen direk gozatzeko aukerarik ez dute faltan izango.
Jon Arrizabalaga ‘Harri’ eta Jose Mari Aranbarri ‘Botx’
Eurekin batera, gonbidatu bereziak ere taularatuko dira: Jon Arrizabalaga
Harri eta Jose Mari Aranbarri
Botx izango dira giroa alaitzen. Gai jartzaile lanetan, ostera, Kirmen Uribe ariko da.
Bestalde, bertso saioa dela eta, bihar iluntzeko
elkarretaratzea ordu erdi arinago egingo da. Zubi Zahar aurretik 19:30ean abiatuko da elkarretaratzea.