Biteri izango da EH Bilduren alkategaia Sukarrietan
Beste hainbat herritan egin legez, Sukarrietan ere EH Bilduk aurkeztu du aurtengo udal hauteskundeetarako sortutako lan-taldea. Hala, bederatzi lagunek osatzen duten zerrenda horretako lehenengo hautagaia Iñaki Biteri Galilea dela jakinarazi du koaliz...
Aurrera begira, aldaketa politikoa gauzatzeko «nahia eta beharra» agertu du Sukarrietako EH Bilduk, eta, horretarako «prest» daudela adierazi dute koaliziokideek.
Lan hori egiteko prest daudenen artean daude, besteak beste, Sukarrietako udalerako hautagaiak: Iñaki Biteri alkategaia, Ibane Bidasolo, Jon Martinez Betanzos, Marilo Mendez, Eneko Goiri, Janire Sardui, Gotzon Ugarte, Marije Learreta eta Rafa Gallo.