Esku pelota, zesta eta pala txapelketen berri eman zuten antolatzaileek atzo Bilboko Kirol Etxean. 25 herri lehiatuko dira esku pilotan, tartean, Markina-Xemeingo taldeko pilotariak. Iazko taldeen artetik, Elorrio, Durango, Atxondo, Arrankudiaga, Leioa eta Santurtzi ez dira lehiatuko. Bestalde, AbadiƱoko eta Dimako pilotariek parte hartuko dute aurten.
Zesta puntari dagokionez, lau udalerri arituko dira nor baino nor: Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo, eta Durango. Bestalde, palan oraindik ez dute itxi partaide kopurua.
Txapelketako lehenengo partidak hurrengo astean jokatuko dituzte, eta ekainera arte luzatuko da txapelketa. Esku pilotako finala ekainaren 26an egingo dute Bilboko Kirol klubean, eta biharamunean, Zornotzan jokatuko dute palakoa. Zesta puntakoa, ostera, ekainaren 7an egitea aurreikusi dute, baina, momentuz ez dute lekua zehaztu.