Herritarren sarea indartzeko mahai informatiboa jarriko du Sarek Ondarroan
Sakabanaketarekin amaitzea helburu, herritarrek osatutako sarea indartu nahi du Sarek asteburuan. Hala, Euskal Herri osoan ekimenak antolatu dituzte. Ondarroan, esaterako, zapatuan bilduko dira Alamedan. 12:00etan, mahai informatiboa jarriko dute. Ondoren, 13:00etan, elkarretaratzea, dispertsioaren liburuxkaren irakurketa eta dispertsioaren esperientzia ezberdinen elkarbanatzeak ere egingo dituzte.
Giza eskubideen defentsan jardun nahi duen orori gonbidapena luzatzen dio Sarek. Sarea zabaltzeaz gain, Dispertsioaren liburuxka elkarbanatuko dute. Liburuxkaren xedea, errealitate hori ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta mundu guztiaren aurrean ezagutzera ematea da, politika horrekin behin betiko amaitu ahal izateko.
Ā«Saretik bizikidetzari eskua luzatu nahi diote. Akordioari. Aurrera pausoak elkarrekin emateari gatazkaren konponbide justu bat aurkitzeko. Atea zarratu gura diete konfrontazio eta aurkaritzan temati jarraitzen duten horiei guztieiĀ», adierazi dute herri mugimenduko kideek.