Irisgarritasuna hobetzeko mapa toponimikoa egin du Arratzuk
Herriko irisgarritasuna hobetzeko asmoz, mapa toponimikoa egin du Arratzuko Udalak. Geoerreferentziazio proiektu zabala garatu duela azaldu du. Hain zuzen, nekazal guneetako interes puntuak aurkitzea ahalbidetzeko eta larrialdi zerbitzuei estaldura ema...
Proiektu horren baitan, herriko mapa toponimikoa editatu du, eta kaletegia, interes orokorreko hiru elementuak eta interesdun ibilbideak azaltzen ditu, besteak beste.
Lana erraztu
Arratzun nekazal eremu asko daudela azaldu dute udal arduradunek, eta horietako asko, gainera, isolatuta daudela nabarmendu dute. Hori dela eta, Arratzuko Udalak herriko txoko guztien kokapena erraztearen alde egin du, GIS erreminten bitartez (informazio sistema geografikoa).
Tresna horiekin, larrialdi zerbitzuen lana erraztu gura du Arratzuko Udalak, anbulantziek, etxez etxe laguntza ematen duten medikuek, poliziek eta suhiltzaileek, besteak beste, gune horietara heltzea errazago izan dezaten.
Era berean, ohiko zerbitzuen irisgarritasuna ere bermatu gura du Arratzuk; izan ere, larrialdi zerbitzuek legez, postariek, asistentzia teknikoko langileek eta abarrek ere nekazal guneetara iritsi behar dute.