Isilarazteko Legeari aurre egin eta mobilizatzeko deia egin dute
Manifestazio parte hartzailean parte hartzeko deia egin dute Bizkaiko gazteek. Bilbon egingo dute protesta ekimena, bihar; Moyua plazatik aterako dira, 18:30eanIsilarazteko Legearen kontra mobilizaziorako deia egin dute Bizkai osoko gazteek. Uztailaren...
Manifestazio parte hartzailean parte hartzeko deia egin dute Bizkaiko gazteek. Bilbon egingo dute protesta ekimena, bihar; Moyua plazatik aterako dira, 18:30ean
Isilarazteko Legearen kontra mobilizaziorako deia egin dute Bizkai osoko gazteek. Uztailaren 1ean sartuko da indarrean Espainiako Kongresuak onartu duen Herritarren Segurtasunerako Legea. Eskubideen murrizketak ekarriko ditu lege horrek, gazteek diotenez. Hala, bihar mobilizatzeko deia egin dute.Manifestazio parte hartzailea egingo dute Bilbon, eta kalera ateratzeko deia egin diete bizkaitarrei. 18:30ean aterako da manifestazioa, Moyua plazatik.
«Erantzunak ezabatu»
Isilarazteko Legea edo Mozal Legea legez ezagunagoa da Herritarren Segurtasunerako Legea, eta Bizkaiko gazte eragileek salatu dutenez, protesta ekimenak «modu eredugarrian» zigortuko ditu, «borroka sozialak errotik ezabatzeko helburuagaz». Hain zuzen, gazteek ohartarazi dutenez, «oldarraldi neoliberalen aurreko erresistentzia eta sistemaren aurkako erantzun politiko oro ezabatzea du helburu».
Instituzio eta eragile ekonomikoek inposatutako neurrien kontrako protesta ekimenak debekatu gura ditu Espainiako Gobernuak lege berriagaz; «gure etsaiak are gehiago babestuko ditu lege honek».
Isun eta zigorrak
Isilarazteko Legea indarrean denean zigortuko dituzten zenbait ekintzaren adibideak ere eman dituzte gazteek. Horrela, espazio publikoa mobilizatzeko erabiltzea isunekin zigortuko dela ohartarazi dute, baita protesta egiteko eraikinetara igotzea ere. Era berean, poliziak grabatzea delitu izango da, eta inork ezin izango die oihu egin. Bestetik, banketxeak edo bestelako eraikin batzuk okupatzea zigortuko dute, eta etxe kaleratzeak saihestea ere delitu izango da, besteak beste.