Amankomunazgoak gurasoentzako formazio saioak antolatu ditu
Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatuta, hurrengo asteetan gurasoei zuzendutako formazio saioak eskainiko dira.Gaitasunak ikasten izenburua edukiko du egitasmoak, eta Hilario Garrudo psikologo klinikoak eta hezitzaileen hezitzaileak gidatuko ditu. «Gur...
Gaitasunak ikasten izenburua edukiko du egitasmoak, eta Hilario Garrudo psikologo klinikoak eta hezitzaileen hezitzaileak gidatuko ditu. «Gurasook gure gaitasunak indartu behar ditugu, gure seme-alabei laguntzeko arrisku psikosozialei aurre egiten», azaldu du Amankomunazgoak.
Ondarroan hilaren 21ean eta 22an izango dira saioak, 17:30etik 20:30era, Kofradia Zaharrean. Lekeition hilaren 28an eta 29an, 17:30etik 20:30era, kultur etxean. Markina-Xemeinen 28an, 29an eta 30ean egingo dira, 10:30etik 12:30era, Amankomunazgoan.
Saioetan parte hartzeko, herritarrek astelehena orduko eman beharko dute izena. Horretarako, Amankomunazgora deitu (94-616 90 07) edo prebentzioa@lea-artibai.org postara idatzi beharko dute. Saioak doan izango dira, eta gazteleraz eskainiko dira.