Bizkaiko herriarteko txapelketan arituko dira bertoko taldeak
Herenegun Bilboko Kirol Etxean aurkeztu zituzten esku pilotako, palako eta zesta-puntako Bizkaiko Herriarteko txapelketak. Aurreko urteetan moduan, aurten ere gure eskualdeetako ordezkariak lehiatuko dira.25 herri arituko dira nor baino nor esku pilot...
25 herri arituko dira nor baino nor esku pilotan, tartean, Gernika-Lumoko eta Markina-Xemeingo taldeetako pilotariak. Aurten AbadiƱok eta Dimak ere parte hartuko dute. Iazko sei talde, ostera, ez dira egongo: Durango, Elorrio, Atxondo, Leioa, Arrankudiaga eta Santurtzi.
Zesta-puntari dagokionez, lau parte hartzaile egongo dira: Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Berriatua eta Durango. Palan oraindik ez dute itxi kopurua.
Finalak ekainean
Hurrengo astean jokatuko dituzte herriarteko lehenengo partidak, eta orain arte moduan itzuli bikoitzean lehiatuko dira: joaneko eta bueltako partidekin.
Bi hilabeteko lehiaren ostean, ekainean jokatuko dituzte finalak. Esku pilotako finala ekainaren 26an egingo dute Bilboko Kirol klubean. Biharamunean jokatuko dute palakoa, Zornotzan. Zesta puntakoa ekainaren 7an egitea aurreikusi dute, baina, oraindik ez dute lekua zehaztu.