Bizkaiko taldekako eskolarteko lehia, ikusgai, Bermeon
Bizkai osotik etorritako 400dik gora ikasle elkartuko dira Arane kiroldegian. Kimu eta ume kategorietan lehiatuko dira. Goiz eta arratsaldez egingo dituzte saioak.Bihar Bermeon lehiatuko dute gimnastika erritmikoko Bizkaiko taldekako eskolarteko txapel...
Bizkai osotik etorritako 400dik gora ikasle elkartuko dira Arane kiroldegian. Kimu eta ume kategorietan lehiatuko dira. Goiz eta arratsaldez egingo dituzte saioak.
Bihar Bermeon lehiatuko dute gimnastika erritmikoko Bizkaiko taldekako eskolarteko txapelketa. Hain zuzen ere, ume eta kimu kategorietako hirugarren fasea izango dute jokoan.Egun osoan Bizkaiko ikastetxeetako 400 bat ikasle batuko dira Arane kiroldegian. Ikuskizun ederra emateko prest aterako dira taldeka.
Umeen mailan hamabost talde arituko dira, eta kimuetan, berriz, 21. Horien artetik, umeetan Xixiliko talde bakarra egongo da; eta kimuetan bi talde izango ditu etxeko taldeak.
10:30ean ekingo diete lehiari, 13:30ak arte. Eguerdian bazkaltzeko atsedenaldia egingo dute, eta 16:00etan hasiko dira berriz lanean. Hala, 19:00ak aldera amaitzea aurreikusi dute.
Bihar egingo duten hirugarren fase hau, final erdien parekoa da. Hortaz, irabazleak finalerako sailkatuko dira. Gainera, Bizkaiko Gimnastika erritmikoko taldekako txapelketako final handia ere Bermeoko Arane kiroldegian izango da, maiatzaren 23an.