Lurraren Egunerako hainbat jarduera antolatu ditu Biodibertsitate Zentroak
Apirilaren 22an ospatuko da Lurraren Eguna, baina asteburuan egingo dituzte egun horri lotutako ekintzak Madariaga Dorretxean. Izena eman behar da jardueretan parte hartzekoIngurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko egin zuen Ameriketako Estatu Batuetako...
Apirilaren 22an ospatuko da Lurraren Eguna, baina asteburuan egingo dituzte egun horri lotutako ekintzak Madariaga Dorretxean. Izena eman behar da jardueretan parte hartzeko
Ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko egin zuen Ameriketako Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak Lurra babesteko lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an, eta, geroztik, urtero-urtero, Lurraren mundu mailako Eguna ospatu izan da egun horretan. Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxeko egutegian ere badu bere tokia egun horrek. Hala, data horri begira, hainbat ekintza antolatu ditu zentroak.Lurraren natura-ingurumenaren aldeko kontzientzia sustatzea du helburu Lurraren mundu mailako Egunak; hala, hura zaintzeak duen garrantzia azpimarratzeko hainbat ekintza egingo dituzte asteburuan, Madariaga Dorretxean. Eta horregaz batera, eguneroko bizitzan eman behar diren aldaketen berri ere emango dute, beste behin ere.
Lurraren Eguna datorren eguaztenean bada ere, asteburu honetan egingo dituzte egun horri lotutako jarduerak Busturian. Horietan parte hartzen dutenek zetazeoak ikuskatzeko, artisau garagardo ikastaroaz eta dastaketaz gozatzeko, lokatzezko eskulturak egiteko, Land Art basora irteera egiteko, eta tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, besteak beste.
Horretarako, baina, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea 94-687 04 02 telefonora deituta edota info@torremadariaga.org helbidera mezua bidalita.