Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mario Iceta Bilboko gotzaina eskua ematen Xemeingo parrokian egindako mezan. Argazkia: Irekia
Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte bete direla eta, omenaldia egin zioten domekan bere jaioterrian. Mario Iceta Bilboko gotzainak zuzenduta, meza jendetsua egon zen Xemeingo parrokian, eta ekitaldia egin zioten ondoren, eguerdian, Barinagan dagoen bere monumentuaren ondoan.
Arizmendiarrietaren senide, lagun eta lankideez gain, Iñigo Urkullu lehendakariak ere parte hartu zuen Arizmendiarrietari eskainitako omenaldian. Urkullurentzat aita Arizmendiarrieta eredu bat izan da pertsonan alde egin baitu lan. «Gazteen formakuntza integralaren aitzindaria da beti humanismo, lankidetza eta justizia sozialaren balioak oinarritzat hartuz», esan zuen.
Arizmendiarrietaren senideak Barinagan dagoen Arizmendiarrietaren monumentuan egindako omenaldian. Argazkia: Irekia
Lora eskaintza eta Xemein Abesbatzaren doinuekin borobildu zuten ekitaldi berezia.