I. Udalatx mendi lasterketa egin zuten domekan, eta
Oihana Kortazar mutrikuarra eta Imanol Goñi natxituarra izan ziren lehenak proba amaitzen, bakoitza bere kategorian. 1.49.17ko denbora behar izan zuen Goñik lasterketa amaitzeko. Kortazarrek, berriz, 2.13.50eko denbora egin zuen.
Ibilbide azkarra eta bizia
230 korrikalarik parte hartu zuten proban; tartean, Arrolapekoak ere izan ziren, maila ona erakutsiz. 21 kilometro izan zituen probak. Parte hartzaileek zehaztu legez, ibilbide azkar eta biziari aurre egin behar izan zioten. Lurra mota guztietakoa zen: kaleetan zehar eman zioten lasterketari hasiera bizkorra, eta Udalarako bidea hartu zuten. Udalatik Udalatxerako igoera gogorra izan zen, eta jaitsiera, teknikoa.
Orkatilean arazoak izan ditu Imanol Goñik azken hilabeteetan, baina atzoko proba marka onagaz gainditzea lortu du natxituarrak.
Sailkapena
- 1. Imanol Goñi (1.49.17).
- 4. Julen Ozaeta (1.50.45).
- 8. Iñigo Alzola (1.57.41).
- 13. Igor Urionabarrenetxea (2.02.00).
- 42. Xabier Zabala (2.15.17).
- 57. Jon Meabe (2.19.25).
- 72. Oskar Morales (2.21.51).
- 183. Ander Naberan (2.47.15).
- 218. Mikel Landeta (3.08.33).