Ondarroako arraunlariek maila ona erakutsi duten Legution
Legution (Araba) jokatu dute asteburuan Euskadiko Batel txapelketa. Gizonezkoen senior mailan Bermeoko arraunlariak nagusitu dira, estropada zelaiko errekorra lortuta: 8 minutu, 32 segundo eta 52 ehunen.
Seniorretan ez ezik, umeetan ere, bermeotarrak izan dira txapeldun. 4 minutu, 50 segundo eta 47 ehunenetan amaitu zuten estropada, Itsasoko Ama bigarrenari lau segundo pasatxoko aldea aterata.
Gizonezko kadeteetan ere lan ederra egin zuten, eta bigarren amaitu zuten, Hernani lehenengoarengandik segundo bat eta 86 ehunenera.
Beste alde batetik, emakumezkoei dagokienez, ume eta kadeteez osaturiko taldeak hirugarren sailkatzea lortu zuen, zumaiarren eta pasaitarren atzetik. Hain zuzen ere, lehenengoarengandik 8 segundo eta 9 ehunenera amaitu zuten estropada bermeotarrek.
Era berean, Mundakako, Elantxobeko eta Ondarroako arraunlariak ere maila onean daudela erakutsi zuten Legution.
Mundakarrek hirugarren egin zuten gazteetan, Pasai Donibane Koxtape lehenengoak baino 10 segundo eta 33 ehunen beranduago amaituta. Hala, Elantxobek laugarren postua eskuratu zuen senior mailan.
Bestalde, emakumezkoetan, gazteek eta seniorrek osatutako talde ondarrutarrak laugarren sailkatzea lortu zuen.