
Jendea musean jolasten.
Apirilaren 27an hasita, Guzurmendi mus jokalariz beteko da. Urtero izaten duen harrera ona ikusita, aurten ere txapelketa antolatu dute tabernako nagusiek, 21.ean izango da aurtengoa.
Izen emotea apirilaren 25ean, zapatua, izango da bertan Guzurmendin, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko.
Danetara, hilabeteko iraupena izango du txapelketak, eta partidak, betiko modura astelehenetik eguenera arte jokatuko dira 22:00etan hasita.
Lehenengo gelditzen diren lau bikoteek izango dute saria. Lehenengoentzat txapelak, diru saria eta oparia egongo da, eta besteentzat dirua eta oparia.